- Orban laborategia - Pablo Otero | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Orban laborategia

Laboratorio de manchas

 

Orbanen laborategi bat orbanak sortu eta aztertzen diren leku bat da. Tamaina, forma eta kolore guztietakoak. Han neurtzen ditugu, pisatzen ditugu, eta gero eta pintura gehiago eta gehiago ematen diegu jaten, handiak eta ederrak izan daitezen. Gero kilimak egiten dizkiegu, eta horrela esaten digute zer izan nahi duten: txori bat, paisaia berdea, Eiffel dorrea... Harrigarria da orban batek izan dezakeen guztia!

Hatz baten arrastoa dinosauro berri batean nola bilakatzen den jakin nahi baduzu, zatoz gure laborategira. Eskuak zikintzea, marraztea eta ilustratzea gustatzen bazaizu, pertsonaia berriak sortzea gustatzen bazaizu, oihalean edo paperean, eta zure irudimenaren mugak arakatu nahi badituzu, zatoz!

Oharra: Etxetik ekarri dezakezu zure orban bilduma, gustura ikusiko genituzke. Bazpare ekarri kamiseta zahar bat, ziur orban berriak eramango dituzula!

Guests

Pablo Otero

Artista bisuala
 

Documentación

Argazkiak

Orban laborategia

Orban laborategia