Erakusketa - Organismo bizidunen agentzia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Organismo bizidunen agentzia

Organismo bizien agentzia

Pauline Doutreluingne komisario eta ikerlari independente belgikarrak komisariatutako Organismo bizidunen agentzia erakusketak egitura sozialen eta naturaren arteko harremanak hartzen ditu abiapuntutzat, arte garaikidearen ikuspuntutik. Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak: Anne Duk Hee Jordan, Esther Kokmeijer, Gerard Ortín, Iain Ball, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, Lara Almáacegui, Maider López, New Mineral Collective, Tere Recarens, Tue Greenfort, El Conde de Torrefiel, Koenraad van des Driessche eta Nader Koochaki.

Organismo bizidunen agentzia litosferan, atmosferan, biosferan eta hidrosferan presente dauden fenomeno eta ekosistemen arteko elkarreragin eta komunikazioa ardatz duen erakusketa da, baina horietara arte garaikidearen esparrutik hurbiltzen da. Erakusketarako aukeratutako lanek eta artistek ikuspuntu ezberdinetatik heltzen diote gizakiok Lurrean, munduan, uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari da, natura modu berri bat sorrarazten. Gizakiak lurrean eragindako aldaketa horien guztien baturak sortu du natura berri hori; teknosferak eta biosferak elkarri eragiten diote fenomeno neo-natural baten sortuz. Erakusketako lan eta artista guztiak lotzen dituen haria, hain zuzen, gizakiaren eskutik natura jasaten ari den eraldaketa horretara modu kritikoan hurreratzen direla da.

Erakusketaren hasierako bulkada mikro-eskalako obserbazio batetik sortzen da: gizakiokin parekatuz, landareek eta beste organismo bizidun batzuek ezaugarri sentsorial sorta batzuk dituzte, sarri izugarri sofistikatuak direnak, beren inguruarekin elkar-eragina izateko. Era bertsuan, inguruarekiko sentsibilitate handia izatea da artista askoren ezaugarria ere. Beraz, erakusketa honek bi protagonista horien arteko elkar-eragina aztertzeko aukera eskaintzen digu.

Erakusketa honek duela justu urtebete, 2015eko azaroan, egindako egonaldi batean du jatorria. Pauline Doutreluingne-ren proiektua Tabakalerak komisariotza egonaldietarako egindako lehen deialdian hautatu zuen Laurence Rassel, Marta Ponsa eta Inazio Eskuderok osatutako epaimahaiak, 75 proposamenen artean. Ikerlari belgikarra lau astez aritu zen bere proiektua garatzen Tabakaleran. Inguruko artistak ezagutzeko aukera izan zuen baita bere ikerketarako interesgarri suerta zitezkeen proiektu eta lekuak ere, Zumaiako Flyscha, esaterako.

Proiekturako apropos ekoiztu diren lanak eta jada eginak zeudenak elkarren ondoan jartzen ditu, bizia duen eskultura sozial baten modura, etengabe zabaltzen den formatu bat, Tabakalerako erakusketa aretoarenparetak hiri, natura eta 'online' ingurugiroari irekiz, www.agencyoflivingorganisms.com helbidean.

 

 

Dokumentazioa

 

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:
 

logo issuu Issuu-n irakurri: Orriak - 5
 

descargar Pdf-a jaitsi: Orriak - 5 (pdf - 1.1mb)

Laguntzaileak:

Gonbidatuak

Komisario independente eta ikus-ikertzailea da. 

Komisarioa

Artista

Tanya Beyeler eta Pablo Gisbert zuzendari dituen konpainia

Artista

Artista

Artista

Artista

Artista

Emilija Skarnulyte eta Tanya Busse buru duen plataforma

Galeria