Oriol Ripoll | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Oriol Ripoll

Jokoetan aditua. “Jocs al segon” aholkularitza-enpresaren sortzailea da; bertan, komunikazio- eta hezkuntza-proiektuei aplikatutako jokoak garatzen dituzte. Jarduera eta jokoen komisarioa izan da zenbait erakusketa eta ekitalditan. Jokuen bidezko prestatzailea eta lanean eta sorkuntzan oinarritutako gaitasunen garatzailea da. Jokoen sorkuntzako irakaslea da ENTIn (Escola de Noves Tecnologies Interactives), eta bideo-jokoen graduan irakasten du Bartzelonako Unibertsitatean. Lankidetzan aritu da hainbat unibertsitate eta prestakuntza-programetan. Irakasle gisa aritzen da Barcelona Activa ekimeneko Porta 22 gunean.
Jokoei buruzko zenbait liburu idatzi ditu. Askotan kolaboratzen du hedabideetan, jokoen eta jokoaren kulturaren berri emanez. “En joc” izeneko zutabean idazten du astero, La Vanguardiaren Estils de Vida eranskinean. Eta jokoei eskainitako atal bat dauka RAC1 irrati-kateko Via Lliure programan.