Pablo La Parra | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pablo La Parra

Pablo La Parra Pérez (Gandia, Valentziako Erkidegoa, 1987) doktore tesia egiten ari da New Yorkeko Unibertsitatean (NYU). Espainiako estatuan, batez ere, beranduko frankismoan eta trantsizioan gauzatu zen kultura zinematografiko militantea arakatzen du bere ikerlanetan, eta arreta berezia jartzen du 1968ko nazioarteko borroka zikloa itxuratu zuten disidentzia politikoaren mugimenduekiko artikulazioan.

Ikerketa artikuluak argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, hala nola Journal of Spanish Cultural Studies (“Revueltas lógicas: el ciclo de movilización del 15M y la práctica de la democracia radical”) edo Sociologías (“Contar hoy la violencia de ayer: vídeo y literatura actual sobre la transición política española”, Julio Souto Salom-ekin). Era berean, liburu artikulu batzuk idatzi ditu, hala nola Antoni Abad artistaren megafone.net proiektuari buruz (“El artista como maestro ignorante: la colectivización de la voz artística”) eta migratzaileen irudikatze mediatikoaz (“Las imágenes llegan antes. Notas en torno a la subexposición y la sobreexposición de la migración ilegalizada en España”). Kongresu espezializatuetan esku hartu du Estatu Batuetan, Kanadan, Irlandan eta Espainian.

NYU unibertsitatean 2012an sartu aurretik, Literatura, Arte eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa Konparatuak masterra egin zuen Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra-n. Aldez aurretik, Artearen Historiako lizentzia burutu zuen Valentziako unibertsitatean, eta bertan lizentzia sari berezia eta errendimendu akademikoaren sari nazionala lortu zituen.

Kritika kulturaleko artikuluak eta analisi politikoak argitaratu ditu komunikabide nazionaletan zein nazioartekoetan.