Pablo Marte

Cadiz, 1975

Bere lana irudiaren signifikazioa nola egituratu eta berregituratzen den, eta diskurtsoa nola sortzen den aztertzean datza. Muntaiaren praktika sintomatiko, hedagarri eta heterogeneoa baliatzen du horretarako. Bere lana, bakarka eta kolektiboki, hainbat lekutan izan da ikusgai, horien artean:  “First Thought Best” (Eremuak, Artium, Vitoria-Gasteiz 2014), “Marginalia” (Arteleku, Donostia, 2013), Festival Pantalla Fantasma (Bilbao, 2013);  L’Occasione (Bilbao, 2012), EspaiDos (Terrassa, 2010) eta “Antes que todo” (CA2M, Móstoles, 2010). 2012an komisario egoiliarra izan zen BilbaoArte eta “Enter the Ghost, Exit the Ghost, Re-Enter the Ghost” erakusketa zikloaz arduratu zen. Consonniren HPC programan parte hartu zuen “El Problema está en el Medio” lanarekin eta BAD jaialdiaren baitan estreinatu zen “Again, against” obra idatzi eta zuzendu zuen 2013an. “Pretty Woman” proiektu editoriala argitaratu du, 10 entsegu eta 10 interbentziok osatua. Egun Julia Morandeirak Parisen, Kadist Art Foundation-en komisariaturiko “Canibalia” erakusketan parte hartzeko prestaketa lanetan dabil eta “Gio Bat” proiektuan elkarlanean ari da Manu Urangarekin.