Ud-ha 2018 - Palombella rosa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Palombella rosa

Nani Morettiren filma

Palombella rosa, Nani Moretti

Palombella rossa, Nanni Moretti, Italia, 1989, 89', jatorrizko bertsioa azpitituluak gazteleraz.

Waterpoloa. Posible ote da waterpolo-txapelketa bateko penalti-jaurtiketaren bidez kontatzea ezker politikoaren eta zehazki Italiako alderdi komunistaren krisia? Bai, baldin eta komedia-parabola honen zuzendaria Nanni Moretti handia bada.