- Pantalla fantasma - Elbis Rever, Sergi Botella, Jorge Núñez de la Visitación | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pantalla fantasma

Zinema arraroaren V. erakusketaren aurkezpena

pantalla fantasma

Pantalla Fantasma irudiaren eta soinuaren mugak aztertzen dituen ikus-entzunezko erakusketa bat da. Hirugarren urtez Jorge Nuñezek, bere zuzendariak, azken edizioaren laburpen bat aurkeztuko du Donostian eta proiektatutako lanekin erlazionatutako artistak gonbidatuko ditu bertara.

Hona hemen aurtengo edizioaren programa:

  • Jaialdiko Spot-a, Jorge Núnezek aurkeztua.
  • Hand Crash Made, Sergi Botellaren performancea.
  • Elbis Reveren Bideoklipak.
    "Bideokliparen ideiatik abiatuta sortutako bideo inedito batzuk proiektatzea da gure asmoa. Gure errepertorioko abestiak erabiltzen dituzte. Saioa irudikapen performatibo batek osatuko du. Distantzia filmikoa orainaldira ekartzea ahalbidetuko lukeen plano berri bat sortzeko. Zabalik dago hitz egin eta eztabaidatzeko aukera, eta baita gure iragan artistikoaz jardutekoa ere". Elbis Rever

 

Gonbidatuak

Elbis Rever

Elbis Rever 2007 urtean Varsovian sortutako banda bat da.

Sergi Botella

Sergi Botellaren lana egunerokotasunetik abiatzen da.

Jorge_Nunez_foto_bio

Jorge Núñez de la Visitación

Zine-zuzendaria eta irakaslea