Parastoo Anoushahpour | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Parastoo Anoushahpour

Parastoo Anoushahpour

Parastoo Anoushahpour, Faraz Anoushahpour eta Ryan Ferko 2013tik lankidetzan ari dira. Espazio zehatz batzuetan askotariko egitura performatiboak erabiliz, euren proiektuek lankidetza lan egiteko modu gisa esploratzen dute, narratzaile edo posizio bakar baten autoritatea ezbaian jartzeko modu gisa. Gaur egun, Toronton bizi dira, eta euren azken instalazio eta filmak honako tokietan ikus ahal izan dira: Projections (New York Film Festival), Wavelengths (Toronto International Film Festival), International Film Festival Rotterdam, Internationale Kurzfilmtage Oberhausen (Alemania), Portland Festival (San Frantzisko) eta ZK/U Centre for Art & Urbanistics (Berlin). Euren azken erakusketak honako tokietan egin dituzte: Gallery 44 Centre for Contemporary Photography (Toronto), SPACES Art Centre (Cleveland) eta Trinity Square Video (Toronto).