Gutun Zuriak (GZ) - Viennale 2: Passe-montagne - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Viennale 2: Passe-montagne

Jean-François Stévenin-en filma

Pasee-montagne

 

Passe-montagne, Jean-François Stévenin, Francia, 1978, 113' DCP, JB FR, Azp ES

Lehenengo saioa, eta jenialtasun-kolpe bat. Jean-François Stévenin aktore eta filmaketa-platoak ondo ezagutzen dituen zuzendari-laguntzaileak formula magiko bat asmatu du bere lehenengo film luzean. John Cassavetesen erakusten duen histeria eta Monte Helmmanen idortasuna miresten dituela adierazten duen arren, bat-batean beste hurbilketa bat sartu du. Zinemagintzako erabakiak hartzeko orduan, Stéveninek ezarritako kode guztiak suntsitu eta arau guztiak era ikusgarrian hautsi ditu: aktoreen zerrenda, muntaketa, soinua, etab. Dena da harrigarria, etengabe ihesi arituko balitz bezala edizio moteletik, benetako soinutik, jarraitutasun narratibotik... laburbilduz, betiko ekintza eta ohituretatik. Eta, gidoia? Bi gizon, mendian; mekanikari susmagarri bat (Stévenin bera) eta Parisko arkitekto bat (Villeret bikaina). Ez dute ezer komunean, baina, ezustean eta nahi gabe, lagun bihurtuko dira. Isiltasun horiei, totelkako elkarrizketei eta esan gabe geratzen den guztiari esker jarraitzen du filmak laguntasun arazotsu hori. (Jean-Pierre Rehm) 

Más actividades de Gutun zuriak: Viennale:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.