Hirikikas - PCB (Print Circuit Board) zirkuitu plakak norberak diseinatu eta sortzeko lantegia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

PCB (Print Circuit Board) zirkuitu plakak norberak diseinatu eta sortzeko lantegia

pcb design

Argazkia: Mike1024 (CC_BY_SA_3.0)

PCB (Print Circuit Board) edo zirkuitu inprimatuen plaka bat gure kabuz sortzeko moduetan eta tresna ezberdinetan sakonduko dugu lantegi honetan.

Horretarako, PCBak sortzeko oinarriak aztertuko ditugu hasiera baten, norberak plaka bat sortzeko behar dituen teknika eta tresnei erreparatzeko ondoren.

Amaieran, bi saioen buruan, CNC fresaketa erabiliz, ikaskide bakoitzak bere zirkuito propioa erakitzea izango da helburua.