Ikastetxeak eta elkarteak - Pedagogia Feministak: Alu Ulu Antzerki Foroa - Arremanitz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pedagogia Feministak: Alu Ulu Antzerki Foroa

Emakumearen sexualitatea, umoretik

alu ulu antzerki foroa pedagogia feministak

Pedagogia Feministen lantalde-saio honetan Alu Ulu Antzerki Foroa izango dugu, emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik eta plazeretik jorratzeko lantegia. Sexualitatea oso lausotuta agertzen da hezkuntzan eta, interesgarria da umorea baliatuz eta beste formatu batzuetatik edanez sortu daitezkeen estrategiak aztertzea.

Alu Ulu Antzerki Foroa, Arremanitz Kooperatibak (urteetan hezkidetza egitasmoan aritutako lantaldeak) ikusitako hutsuneei erantzuna ematera dator. Sexualitatea, bereziki emakumeena, lantzen da tratu onen eta parekidetasunaren ikuspegitik. Tratu onen kultura erotikoa sustatu nahi da.

Antzerkiaren ostean hezitzaileentzat formakuntza izango da eta parte-hartzaileek antzerkian ikusituakoaz hausnartzeko aukera izango dute. Gainera, egunerokotasuneko jardunean aplikatzeko estrategiak eta baliabideak partekatuko dituzte. Taldeka egingo da lan eta talde bakoitzak dinamizatzaile bat izango du. Sormena sustatuko da lantegi honetan pertsonen adierazteko modu anitzak jorratuz. Foroak emakumeen sexualitatearekin zerikusia duen oro izendatzen eta gorpuzten eta kultura erotiko berria indartzeko sarea elikatzen lagunduko digu.

Gonbidatuak

Arremanitz

Arremanitz

Hezkuntzan eraginez, jendartearen eraldaketa bilatzen duten kooperatiba