Ikastetxeak eta elkarteak - Izan nahi duguna izateko espazioak - Eider Goiburu Moreno, Marije Apodaka | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Izan nahi duguna izateko espazioak

Pedagogia feministen inguruko mintegia

Pedagogia feministak - hexkuntza eremuan espazio seguruak sortzeko mintegia

Feminismoaren oinarrian dago identitate esentzial eta dikotomikoak zalantzan jartzea eta, honekin batera, pertsonon izaera eta subjetibitatea konplexua, dinamikoa eta performatiboa dela aldarrikatzea. Badakigu baina, sozializazio momentuan pertsonek berehala ulertzen dutela zeintzuk diren izateko dauden moduak, eta gehienetan, horietatik kanpo kokatzeak sortzen dituen zigor sozialak.

Hezkuntza espazioak, sozializazio gune funtzezkoa dira, eta pertsonaren garapenean eta identitateen eraikuntzan aukerak zabaldu ditzateketen guneak izan beharko lirateke. Baina zer gertatzen da eskolak ez dituenean mugak sortzen dituzten estereotipoei aurre egiteko tresnarik? Zer gertatzen da eskolako patioan bazterkeria kasuak ematen direnean? Zer egin dezakegu hezitzaileok gelan pertsonen arteko zapalkuntzak ekiditeko? Eta nola bihur genezake gelako taldea nahi duguna izateko babeslekua?

Azken hilabeteetan pedagogia feministen lantaldean espazio seguruen gaiari heldu diogu. Irakasle feministak izateko bidean, lehenengo pausua hezkuntza eremuan espazio seguruak sortzea ezinbestekoa da. Hausnarketa honetan laguntzeko, Eider Goiburu (martxoak 19) eta Marije Apodaka (martxoak 20) gonbidatu ditugu estrategia berriak partekatzea da asmo duen mintegia gidatzera. Biek ala biek ibilbide handia dute bai feminismoan eta bai hezkuntzan eta parte hartzean.

Gonbidatuak

Eider Goiburu Moreno

Eider Goiburu Moreno

Feminista, psikologialara soziala eta sexu hezitzailea

Marije Apodaka

Marije Apodaka

Berdintasun teknikaria eta genero gaietan aholkularia