Ikastetxeak eta elkarteak - Pedagogia feministak. Feministaldia - Inma Hurtado García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pedagogia feministak. Feministaldia

Irakaslegoarekin programa

Pedagogia feministak

Sistema berrabiaraziz: Gure gorputzak, gure generoak eta gure kontatzeko erak
Lantegia Inma Hurtado Garcíarekin.

Sistema berrabiaraziz: Gure gorputzak, gure generoak eta gure kontatzeko erak. Inma Hurtado (antropologo feminista eta irakaslea) Nola helarazten eta balidatzen da hezkuntza-arloan gure gorputz sexudunei buruzko ezagutza? Gure hezkuntza-ereduak aniztasunaren irudikapen urriak eskaini ditu eta, ikuspegi dual, egonkor eta iraunkorra oinarri hartuta ematen du gure gorputzen eta esperientzien berri oraindik ere. Diskurtso feministak eta queerak hezkuntzara eramaten saiatuko gara lantegian, espero den normaltasuna ezegonkortze aldera. Generoaren mugak gainditzen eta auzitan jartzen dituena esploratuko dugu, aniztasuna eta konplexutasuna oinarri hartuta pentsatzera garamatzaten bestelako iruditeriak eskaintzeko, eta bururagarriaren, desiragarriaren eta, horrenbestez, bizigarriaren aukerak zabaltzeko.

 

 

Más actividades de Irakaslegoarekin programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Inma Hurtado García

Antropologo feminista eta irakaslea.