Ikastetxeak eta elkarteak - Pedagogia feministak. Lantaldea. Zero saioa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pedagogia feministak. Lantaldea. Zero saioa

Irakasleentzako programa

pedagogia feministak

Feminismoak geure hezkuntza-jardueretan era transbertsalean txertatzea, eta eraikuntza hegemonikoak eraistea ahalbidetuko duen ikasketa komuna aldarrikatzea funtsezkoa dela iruditzen zaigu. Irakasle batzuengan nabaritu dugun interesa abiapuntutzat hartuz, hezkuntzarekiko interesa duten pertsonekin talde bat osatzea proposatzen dugu feminismoei eta pedagogiari buruz eztabaidatzeko, gogoeta egiteko eta ikertzeko. Esperientziak partekatzea, elkarrekin hausnartzea, prestakuntza-tresna transferigarriak
sortzea eta eztabaida kolektiboa egiteko esparru komuna eratzea dira helburu.

Zero saioa taldea eratzeko abiapuntua eta urteko gainerako saioak antolatzen hasteko esparrua izango da. 2017/18 ikasturtean hiru topaketa egitea proposatzen dugu: lehena, Feministaldia 2017rekin batera, eta ondorengo beste biak taldeak berak zehazten dituenean.

 

Más actividades de Irakaslegoarekin programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Documentación

Argazkiak

Pedagogia feministak. Lantaldea. Zero saioa

Pedagogia feministak. Lantaldea. Zero saioa