Fokuak (FK) - Pickpocket - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pickpocket

Robert Bressonen filma

Pickpocket

 

19:00 Aurkezpena: Santos Zunzunegui
20:00 Proiekzioa

Pickpocket, Robert Bresson, Francia, 1959, 75 DCP, JB FR, Azp ES'
Michel, idazle gaztea, “gizon talentudunek, gaitasuna dutenak, gizartearentzat ezinbestekoek” zenbait egoeratan “legeei urratzeko aske” izan behar luketela dioen bere teoriaren ahalmena frogatzeko saiakeran dihardu. Horrela, hankaz gora dagoen munduak berezko ordena berreskuratzeko aukera izango du, dio. Horretarako hautatutako eremua lapurreta txikiena izango da, garrantzia gabeko ebasketak, pasio hotzez helduko dio zeregin horri Michelek. Ikasketa, zalantzak, kideekin topaketak, askotariko lekukoak izango dituen apostua egitea ahalbidetuko diote: bere ama, semeak ohostu egin diola jakinda hilko dena; zirraratuta eta aitatasun sentipenak jota Michelen jokoa jarraituko duen polizia-komisarioa; Jacques, seduzitzaile ohorerik gabekoa dela agerian utziko duen lagun-mina; eta azkenik, Jeanne, zorigaiztoko bizimoduari eusten dion gaztea, “agian, denak dauka arrazoi bat” pentsatuta. Poliziak atxilotu ostean gartzelan topo egiten dutenean aitortuko du Michelek: “Jeanne, zein arraroa izan den zugana heltzeko egin behar izan dudan bidea”.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.