Pin Tam Pon | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pin Tam Pon

Pin Tam Pon

 

Pin Tam Pon bi lagunek osatzen dute,  Clarak eta Juliak. Ilustratzaile eta hezitzaileak dira biak eta proiektu honetan biei ilusio gehien egiten diena batzen dute: jokoa, imajinazioa, sormena eta grafikoa.

Orain dela 5 urte ezagutu zuten elkar Bartzelonan eta elkarrekin zerbait egiteko gogoek fruitu geometriko eta koloretsu bat eman zien: formak eta koloreak nahasten dituen estanpatzeko jolas bat. Abentura baten hasiera polit honek pertsonai, joko, ipuin, makina eta abesti ugari sortzera eraman ditu eta horiek guztiak umeekin tailer ugaritan partekatzeko aukera izan dute. Horrez gain, lamina eta publikazio ugari auto-editatu dituzte, estanpazio paketeak produzitu eta haien lehen liburua argitaratu berri dute! (GG link-a oraindik ez dago erabilgarri).