Ikuspuntuak eta kosmopolitika - Pluribertsoa: Antropozenoaren ontologia politikoaren apunteak - Mario Blaser | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pluribertsoa: Antropozenoaren ontologia politikoaren apunteak

El pluriverso Mario Blaser

2000 urtean Eugene Stoermer ekologistak eta Paul Crutzen kimikari atmosferikoak azaldu zuten Holozenoa atzean utzi dugula eta Antropozenoan sartu garela, lurreko ekosistemetan giza jarduerak duen eraginak baldintzatutako aro geologikoan, alegia.

Ordutik, lurrean bizitza mantentzea ahalbidetzen duten ingurunearen sistema fisiko globalen higadurari nola erantzun jakiteko “antropozenoa” erabili da nozio gako gisa. Eztabaida-iturri izan da kontzeptua, arazoa definitzeko erak eta definizio horri lotutako erantzunek ikuspuntu ezberdinak ekartzen baititu planetan Lurrean bizitzeko modurik egokiena zein denari buruz.

Mintegi eta hitzaldi honetan Blaserrek ontologia politikotik definizio-proposamen bat aurreratuko digu. Proposamen pluribertsal hau ikuspuntu askok partekatutako balioetan oinarritzen da. Ikuspuntu horiek guztiak modu egokian atzeman ditu Zapatisten deiak, mundu asko barne hartzen dituen mundu baten aldeko borrokarako deiak.

 

Programa:

15:30-17:30 Mintegia (aurrez eman behar da izena hemen).

18:00 Hitzaldia (sarrera librea).

 

 

Streaming bidez jarrai dezakezu mintegia eta hitzaldia, hemen

Guests

Mario Blaser

Mario Blaser

Antropologoa.

También te puede interesar