- Pobrearen zibernetika. Nazioarteko mintegia - Agentzia, Ana de Almeida, Diedrich Diederichsen, Anke Dyes , Jon Mikel Euba, Nina Kerschbaumer, Inka Meißner, Constanze Ruhm, Lili Reynaud-Dewar , Camila Sposati | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pobrearen zibernetika. Nazioarteko mintegia

Tutorialak, partiturak eta ariketak

Camila Sposati. Violeta Barra Funda II, 2011

Camila Sposati. Violeta Barra Funda II, 2011

 

Ariketak: la segunda respiración proiektuaren harira, Tabakalerak nazioarteko mintegi bat proposatzen du ariketaren inguruan hausnartzen jarraitzeko, oraingo honetan, praktika artistikoetan eta teoria kritikoan oinarrituta. Vienako Arte Ederren Akademiarekin lankidetzan, mintegiak hausnarketa eta eztabaidaleku izateaz gain Tabakaleran 2020an antolatuko den erakusketan parte hartuko duten Agency (Kobe Matthys), Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar eta Camila Sposati artistak elkartzeko balioko du. Mintegiarenari jarraituz Pobrearen zibernetika: tutorialak, partiturak eta ariketak izenburuarekin aurkeztuko den erakusketa  Driedrich Diederichsen eta Oier Etxeberriak komisariatua izango da.  

Mintegia bi zatitan banatzen da: lehena apirilaren 12an eta 13an egingo da Tabakaleran (Donostia), eta, bigarrena, Vienako (Austria) Artearen Historia eta Kultura Ikasketen fakultatean, maiatzaren 17an eta 18an. 

 

 

 

AURKEZPENA

Gobernatu eta planifikatu egiten gaituzte, aurrea hartzen digute. Duela berrogeita hamar urtetik, zibernetikaren forma eta etapek gure bizitza zehazten dute, baita ariketaren kontzeptua definitu ere. Matxinaden garaian sortua (50eko hamarkada existentzialista), zibernetikak bertan behera utzi zituen ekintza heroiko singularrak (matxinada). Hasieran etsaien mugimenduak aurreikusteko  jakintza militarra izan zen, eta, gerorako bilakaeran, gobernamendu-teknika bat trafikoa eta ikuskaritza antolatzeko. Gaur egun, negozio-eredu nagusia bilakatu da, baita kapitalismo algoritmikoaren hedapenaren ardatza ere. Munduaren ikuspegi metafisikoa eskaintzen duen zerbait.

Artistek ez dituzte beharrezko baliabideak zibernetikari aurre egiteko, soilik beren tresna eta pertzepzioak dituzte: zibernetika txiro batek eskeintzen dituen armak, jendearen zibernetika. Jarrerak, ariketak eta mugimenduak probatu eta antzezten dituzte, datuen makineriarik gabe mugitu daitekeena, botere-egitura menderatzaileen tresna militarren beharrik gabe. Elkarri laguntzen diote poesiaren eta estetikaren ulermena erabiliz. Errepikapena, behin eta berriz egitea eta agresioa arrakastatsuak izan dira, aldi berean erabat erromantikoa den artearen ikuspegi horretan.

 

 

JARDUERA-PROGRAMA

Pobreen zibernetika: tutorialak, partiturak eta ariketak
2019ko apirilaren 12a eta 13a. TABAKALERA

Ostirala 12. 18:00-20:00.
Artista garaikideen baliabideak. 

Larunbata 13. 14:00-19:00
 Interpretazio ezagunak, premia ezezagunak. 
19:30 Proiekzioa. Zinea 2 My_Never_Ending_Burial_Plot, Constanze Ruhm 2010, A / D, 69 min.

 

*Saio guztiak zuzenean jarraitzeko aukera izango da: streaming.tabakalera.eu kanalean.

 

Elkarlanean:

  • Data: Ostirala, 2019ko apirilak 12 > Larunbata, 2019ko apirilak 13
  • Lekua: Z Aretoa
  • Sarrera: Librea lekuak bete arte
:

Jarduerak

Guests

Agentzia

Kobe Mathyssek sortutako proiektua

Ana de Almeida

 Artista eta ikertzailea

Diedrich Diederichsen

Komisario, editore, idazle eta irakaslea

Anke Dyes

 Artista eta idazlea.

Nina Kerschbaumer

Zinemagile 

Constanze Ruhm

Artista, zinemagilea, idazlea eta komisarioa.

Lili Reynaud-Dewar

Dantzaria, idazlea, irakaslea eta artista.