Hirikikas - P5.js bidezko sormen-programaziorako hastapen-lantegia - Karlos G. Liberal, Aitor Resano | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

P5.js bidezko sormen-programaziorako hastapen-lantegia

processing p5.js

Irudia: Interzonas

Ben Fryk eta Casey Reasek, Maedak lagunduta, processingen garapena hasi zutenean, mihisearen parekoa bilatu nahi zuten kodean. 15 urte beranduago esan dezakegu processingek mundu osoko milaka artista inspiratu duela, ez bakarrik tresna horrekin artelanak sortuz, baita helburu desberdineko tresna berriak pentsatuz ere.

Lauren McCarthy P5.jsren sortzailea da. P5.js processingen weberako bertsioa da. Proiektu ireki bat da, elkarrekin sortua eta processing fundazioak sustatua. Ikuspegi moderno batekin, eta nabigatzaile batekin erabili ahal izateko pentsatua, p5.js indar handia hartzen ari da.

Lantegi hau bai processingerako bai p5.jsrako sarrera bat da; p5.jsren funtsezko oinarriak ikusiko dira, baina baita bere ahalmena ere.

Formaz, animazioaz, transformazioaz arituko gara. Baina baita aldagaiez, begiztez, DOMaz ere, edo web-zerbitzari bat zer denez.

Kodea webarekin lotzea beti izan zen ideia on bat. Are gehiago da periferiatik egitea.

Guests

Karlos G. Liberal

Espirituz cyberpunk-a, "Edertasuna" kodigoan aurki daitekeela sinesten du.

Aitor Resano

Video-games lover and Interzonas' member

También te puede interesar

2015-05-21

Processing-a kode kreatiboaren euskarrietako...

Lekua:

+ Info