- Programa 08: Arkitektura Astea - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Programa 08: Arkitektura Astea

Tabakalerak, hiriko beste zenbait kultur eragileren gisan, hainbat jarduera antolatuko ditu urrian zehar Arkitektura Astearen ospakizunarekin loturik. Besteak beste, Tabakalera eraikinera bisita gidatuak burutuko ditugu haren historia, arkitektura, eraldaketa eta nazioarteko kultur proiektuaren zirrikituetan murgilduz; eraberritze lanen dokumentatzearen aurkezpena; eta Arkitektura: Film Mintzairak eta Hiria eta bestelako politikak ekimenak eskainiz.