- PROGRAMA - ANALFABETO - ORQUESTRA ANALFABETOA -- ARGITALPEN ANALFABETOA - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

PROGRAMA - ANALFABETO - ORQUESTRA ANALFABETOA -- ARGITALPEN ANALFABETOA

Proposamen hau, 2015 urtean zehar leku desberdinetan garatuko dena, hitzaldi programa bat, Analphabet Orquestraren proiektuaren saio batzuk eta egileak duen eta, bide batez, ikusleak, dituen lekuen inguruan hausnartzen duen argiltalpen batean datza. Orohar, aurkezten dena ez da emaitza bakarra bezala aurkezten, jarraipena izango duen zerbait bezala baizik, eta modu paralelo batean baliabideen arteko ibilbidearen ideia ere azaltzen da, erreferentziak lekuz kanpo jartzeko edo beste berri batzuetara heltzeko gaia bezala.

Programan, argitalpena genero bezala onartzearen aitzakiatzat hartzen dugu, bere testuingurua eta besteenak ikustarazten, eraldatzen eta lohitzen dituen elementu gisa:

EGITARAUA

Maiatzak 16. Sarrera libre.
Konferentzia saio ezberdinen bidez argitalpenen eta testuinguruaren artean dagoen harremanaz hausnartuko da. Argitalpena, bere testuingurua eraldatu, ikustarazi eta kutsatzen duen elementu gisa ikusirik, besteak beste.

10:30 Sarrera. Larraitz Torres
11:00-13:00 Hitzaldia: "Grand Domestic Revolution of Publishing",  Janine Armin eta Yolande van der Heide (Casco projects).
Grand Domestic Revolution (2008- ) aldeanitzeko " bizi ikerketa" proiektua da, Casco- Artea, Diseinua eta Teoria bulegoak garatua. Egitasmo horrek ondasun komunaren nozioa ikertzea du jomuga eta etxean edo esfera pribatuan egiten den lanaren gaineko ikuspegiak berriz aztertzen ditu. "Material Feminist" XIX mendearen amaieran AEBetan sortu zen mugimenduaren esperientziatik abituatuta (bakartutako lan eta bizimoduarentzat konponbide komunalak proposatu zituzten) GDR proiektuak Utrecht-en artistak lan egin eta bizitzeko apartamentu bat alokatu zuen. Ordutik gaurdaino mundu osoan ibili dira beren liburutegiarekin eta espazio ezberdinetan hartu izan duten ostatu, proiektua hedatuz horrela.

Beren liburutegitik eta inprimatutako materialetik abiatuta, Yolande van der Heide-k eta Janine Armin-ek ohiko liburutik haratago doazen argitalpenek sor ditzaketen komunitateen inguruan hitz egingo dute. Honela, argitalpen bat zerbait publikoa egiteko gailua dela ohartu gintezke, hitz egite dezaten nahi dugun pertsona haien agerpen-espazioa bat eskaintzeko gailua dela, eta, batez ere, horretarako foro bat eskaintzen duen gailua dela.

16:00 Hitzaldia: Blanca Calvo eta Ion Munduate (Mugatxoan)
Cuando el cuerpo desaparece (2012 – 2013) proiektuak hainbat fase eta bi lan-ardatz ditu: auto-gogoeta eta soinua des-materializazio bitarteko bezala, ondorengo galdera hauetatik abiatuta: Nola egon, egon gabe? Nola sortzen du diskurtsoa performanceak berak? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuna emateko, zuzeneko hainbat irrati saio, argitalpen eta lantegi proposatu genituen, denetan ahotsa ibilbide tresna izan zelarik. Performancearen perzepzioa beste medio baterako translazioa egiteko ariketan, bai argitalpenetan, bai irratian, galdera berriak aurkitu genituen. Orain, egindako hiru argitalpenak, 0 - 1 – 2 koadernoak aurkeztuko ditugu.

18:00 Hitzaldia: Azucena Vieites
Bere lanetik eta beste batzuen proposamenetatik abiatuta, Azuzena Vieitesek ibilbide bat proposatuko digu edizioaren inguruan, DIY kultura, praktika artistikoa eta pentsamendu feminista kontutan hartuta.

Maiatzak 17. 11:00-19:00
Larraitz Torresek Analphabet Orchestra, bere lanaren zazpigarren emanaldia aurkeztuko du lantegi moduan gonbidatu eta bertaratzen direnekin elkarlanean. (Geldialdia eta brunch- a 14:00ak aldera). Analphabet Orquestraren saioek jarrera analfabetoa praktikara eramaten dute eta hau oraindik ezartzear dagoen lenguaia egoera potentzial bezala aldarrikatzen dute. Saio honetan, lantegi formatuan, proposaturiko artelan ezberdinak, (ikus-entzunezkoak...) forma musikatura itzultzen saiatuko gara, hau nola egin jakin gabe.

Documentación

Videos

Larraitz Torresi elkarrizketa

Larraitz Torresi elkarrizketa

Blanca Calvo eta Ion Munduateri elkarrizketa

Blanca Calvo eta Ion Munduateri elkarrizketa

Yolande Van Der Heideri elkarrizketa

Yolande Van Der Heideri elkarrizketa

Azucena Vieitesi elkarrizketa

Azucena Vieitesi elkarrizketa

Argazkiak

Programa - Analfabeto - Orquestra analfabeta - Publicación analfabeta

Programa - Analfabeto - Orquestra analfabeta - Publicación analfabeta