| Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Proiektuak

  • UD-Ha! Azotea Tabakalera

    UD-HA!

    2016 > 2018
    Ud-ha! uda garaian Tabakalerako Zabaltzarako prestatu dugun programazio berezia da. UD-HA! udarari eginiko oihu bat da, zeruak eta terrazak hartu, eta bertan sortu eta jolasteko gonbitea. Edozein aitzakia izango da ona kanpoan egoteko.

    + Info

  • X-radiograph of Edgar Degas’s “Arabesque over the Right Leg, Left Arm in Front" ©Fitzwilliam Museum

    Ariketak: La segunda respiración

    2018 > 2019
    Tabakalerak 'Ariketak: la segunda respiración' ardatz tematikoa proposatu du 2018-2019 biurtekorako. Tarte horretarako hitzaldiz, mintegiz, erakusketaz eta zinema- eta musika-zikloz osatutako egitaraua prestatu du.

    + Info

  • Zinema (h)abian Lasarteko Oriarte institutuan

    Zinema (h)abian

    2017 > 2019
    Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolaren eskutik eta A Bao A Qu elkartearen laguntzarekin, Zinema (h)abian ekimena sortu da. Zinema eta zinemagintza eskola eremuan lantzea proposatzen duen eredua bere egin dute bi erakundeek eta proiektua gure ingurura ekarri eta bultzatzeko konpromisoa hartu dute.

    + Info

  • Bizigarriak zirkulazioa eta euforia

    Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia

    2016 > 2017
    Mintegi, hitzaldi publiko, erakusketa, musika jaialdi, zine proiekzioak eta argitalpenen bitartez, bi urtez luzatuko den programa planeta globalizatu honen konplexutasuna xehatzeko ahalegin bat da eta gai desberdinak jorratze aldera “bizigarri modernoak” hartzen ditu aitzaki.

    + Info

  • Siria eta bestelako politikak

    Hiria eta bestelako politikak

    2013 > 2016
    2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak eraisten eta berreraikitzen ari ziren bitartean. Gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa denaren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzea du xede proiektua, bai hiriaren bai lurraldearen dimentsioa eta gaitasun politikoa azpimarratuz.

    + Info

  • Ikusmira Berriak

    Ikusmira Berriak

    2015 > 2018
    Ikusmira Berriak berrikuntzan eta esperimentazioan – lengoaia zinematografikoan edo ekoizpen moduetan - diharduten ikus-entzunezko lanei laguntza emateko ekimena da. Hiru ardatz nagusiren inguruan eratuta dago: trebakuntza, ekoizpena eta erakusketa.

    + Info

  • Arte-ikerketarako laborategia

    LaPublika

    2014 > 2016
    LaPublika arte-ikerketarako laborategia eta jarduera-programa da. Nagusiki bi gai lantzen ditu: arte-praktikek nola eraikitzen duten esparru publikoa eta esparru publikoak nola eragiten dion arteari.

    + Info

  • Architectus omnibus?

    Architectus Omnibus?

    2016
    Proiektuak Andrés Jaque arkitektoak osatutako Dekalogo batetan du oinarria eta hautatutako hamar proiektuek Espainia eta Alemaniako arkitekto desberdinen proposamenak erakusten dituzte, guztiek arkitektura jasangarriaren kontzientzia aldarrikatzen dute lanbidea ulertzeko eta jorratzeko jarrera berrien bidez.

    + Info