Komisariotza programa - Proiektuen komisariotza - Catalina Lozano, Michele Horrigan, Sean Lynch, Caterina Riva | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Proiektuen komisariotza

Komisariotza Programa: 1. Modulua

Proiektuen komisariotza

2016-2017 biurtekoan garatuko den Komisariotza programaren lehen modulua da Proiektuen komisariotza. Komisariotzaren lana proiektuan parte hartzen duten eragileekin lotura estuan egiten deneko komisariotza-praktika bat landuko da modulu honetan. Erlazio horren barruan, bai komisarioak bai artistak forma emango diote proiektu artistikoari eta komisarioak laguntzaile-lanak egingo sorkuntza-prozesuan eta laguntza kritikoa nahiz kontzeptuala emango ditu, halaber, proiektuaren hasieratik produkziora bitartean.

Komisarioaren eta artistaren arteko harremana ñabardurez eta adierez beteta dago. Lehen modulu honen asmoa gai horiek, teorian eta praktikan, konplejizatzea eta ñabartzea da, baita komisarioek eta artistek elkarrekin egiten duten lanak eman ditzaken aukera ezberdinez jabetzea da.

Komisariotzaren nozioa esploratuko dugu instantzia teoriko bat den aldetik, adibide zehatzetan praxi nozioarekin elkartzen dena. Modulu barruan jardunaldi teorikoak, film proiekzioak, erakusketetara bisitak eta gonbidatuekin lan saioak izango ditugu.

Tresna teorikoak erabiliz eta kasu zehatzak aztertuz, proiektu komisariotzako moduluak bilatzen du komisario lana eta haren produktuak definitzeko erabiltzen ditugun terminoak auzi bihurtzea, hartara artistekiko eta arte garaikideko proiektuen garapenean esku hartzen duten beste eragile batzuekiko lan eta interakzio moldeetan ere eragina izateko.

«Oinarrizko kontzeptuen» eztabaida batekin abiatuko da, elkarrizketak konplexuago bihurtuz joateko eta eztabaida aukerak areagotzen dituzten adibide egokiak sartzeko. Alderdi garrantzitsu bat izango da komisarioen eta artisten arteko harremana berrikusi eta galdatzea.

Azken ondorioak izan beharrean, komisario lanaren definizioan aurrera egiten jarraitzeko galdera berriak diren emaitzen eraikuntza kolektiboko prozesu moduan ulertu beharko lukete modulu hau.

Astean zehar parte hartzera gonbidatutako artista eta komisarioek hitz egingo dute langintza desberdinetan lan egindako kasu espezifikoez: arte zentroen eta artistek kudeatutako guneen zuzendaritzatik, edo proiektu zehatzak garatzen ari diren artista modura.

Catalina Lozanok koordinatua, Irlandako Askeaton Contemporary Artseko arduradun Michele Horrigan eta Sean Lynch artista eta komisarioek eta Caterina Rivak laguntza eskainiko dute.

 

  Deialdia - Komisariotza Programa - 1 Modulua (pdf - 0.1mb)

Guests

Catalina Lozano

Komisarioa eta ikertzaile independentea da

Sean Lynch

Artista

Caterina Riva

Komisario eta idazlea