- Raisa Álava eta Alazne Zubizarreta: Goxokizzz - Alazne Zubizarreta, Raisa Álava | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Raisa Álava eta Alazne Zubizarreta: Goxokizzz

 

Raisa Álava eta Alazne Zubizarretak #TabakaleraEtxean eremu digitalean interbenzioa egiteko gonbidapenari emandako erantzuna Goxokizzz proposamena izan da.

Bakarraldiak ekar ditzakeen handicap ezberdinei (alperkeria, motibazio falta, sorkuntza blokeoak) aurre egiteko joku bezala planteatzen da egutegi izaera izango duen irudi konposaketa. Proiektuari maiatzaren 20-an emango zaio hasiera eta udako solstiziorarte egunero irudi bat askatuko da, lanaren garapena hile osoan zehar ikusgai egongo delarik. Horrela, irudi kontsumoan beste erritmo bat inposatu nahi da eta webgunea maiz bisitatzeko aitzakia bilkatuko da.