Ikastetxeak eta elkarteak - REC: Zinema esperimental lantegia - Aitor Gametxo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

REC: Zinema esperimental lantegia

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako ikus-entzunezko lantegia

Rec lantegia ikus-entzunezkoak

Zer da REC: Zinema Esperimentala?
Bideoren inguruko lantegi teoriko-praktikoa da, identitate eta autoirudikapena lantzeko zinema esperimentala abiapuntutzat hartzen duena.
«Esperimentala» deitu ohi den zinemagintzak kontaera edo hizkera komunetik kanpo geratzen diren ikus-entzunezko adierazpenak, jarduteko beste erak, eta estereotipoetatik at dauden ideia eta subjektuak agerrarazten dituzten adierazpenak biltzen ditu.

Helburuak:
-Zinemagintza orokorrean erabiltzen diren estrategia, hautu eta baliabide orokorrak identifikatu eta alternatibak ikustea.
-Zinema esperimentala zer den ezagutu eta eztabaidatzea.
-Norberaren irudikapenaren inguruko gogoeta eta eztabaida sustatzea arraza, genero, nortasun sexuala edota ideologia bezalako gaiak landuz.
-Ikus-entzunezkoa auto-irudikapena eraikitzeko eta ikusarazteko tresna gisa lantzea.
-Filmatzeko gailu eta editatzeko programak hausnarketarako baliabide gisa aurkeztea.

Saioen garapena: REC lantegia sei saiotan garatuko da. Saio hauetan filmak ikusiko ditugu, gailu mugikorrak edo kamerak erabiliz grabazioak egingo ditugu eta sortutako materiala editatu egingo da.

Lantegia egiteko data tartea: 2019 otsaila – 2019 maiatza
Saio kopurua: 6 saio talde bakoitzeko. Saioak hilabete eta erdiko epean egingo dira, ahal dela.
Saioen iraupena Tabakaleran: 2 ordu, gehienez ere.
Saioen iraupena institutuan: Taldearen arduradunarekin adostu beharrekoa.
Izen-ematea: Zure taldearentzat lansaio bat eskatzeko deitu 943 118 855 telefonora edo idatz iezaguzu hezkuntza@tabakalera.eu helbidera. Izen ematea 2018ko urriaren 1etik azaroaren 16ra egongo da irekita. Gehienez 6 talde aukeratuko dira.

 

 

 

 

Más actividades de Talde-lantegiak:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Aitor Gametxo

Cineasta

Documentación

Videos

REC : Zinema Esperimentala. Promozio bideoa

REC : Zinema Esperimentala. Promozio bideoa

También te puede interesar

Lantegiak, Zinema
2017-10-20 > 2018-06-15

Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta...

Lekua:

+ Info

Zinema
2015-10-04 > 2018-06-30 - Igandeetan 18:00etan

Haurtzaro, nerabezaro eta gaztetasun...

Lekua:

+ Info