Dokumentu hau onartzen duenak, hau da, ADIN TXIKIKOAREN AITAK/AMAK/TUTOREAK, honen bitartez baimena ematen du bere semeak/alabak gorago aipaturiko jardueran parte har dezan. Informatua dago, eta baimena ematen du, berariaz, jarduera garatzen den bitartean adingabea ageri den irudiak har daitezen. Irudi horiek KGNZ-ri (Tabakalera) loturik eta KGNZ-ren testuinguruan erabiliko dira soil-soilik, haren edozein jardueratan, eta edozein bitarteko, formatu eta sistematan erabili ahalko dira, denbora- zein lurralde-mugapenik gabe, eta irudiok hirugarrenei lagatzeko ahalmenaz. Dokumentu hau onartzen duenak beraz, uko egiten dio berariaz halaber, honen truke inolako diru-ordainik eskatzeari; baimena, beraz, doakoa da.
* Oharra: Irudi eskubideen lagapen hitzarmen hau onartu ezean, izen emate prozesua burutzeko 943 118 855 (943 011 311) telefono zenbakira deitzea nahitaezkoa izango da, irudi eskubideen lagapen hitzarmena onartu barik nahi duela parte hartu. Halaber, ekitaldia hastear denean berorren arduradun edota dokumentazio-lanetaz arduratzen ari den pertsonari gogorarazi beharko dio eta honen lana errazten saiatuko da enkoadretik baztertuz. Bukatzean, dokumentalistangana jo dezake bere eskubidea errespetatu izan dela ziurtatzeko helburuarekin.