Fokuak (FK) - Respirar correr mirar + Mursego - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Respirar correr mirar + Mursego

Respirar, correr, mirar

 

Mursegok zuzenean joko du Virginia García del Pino zuzendariaren RESPIRAR CORRER MIRAR filmarentzat sortu duen soinu-banda.:

RESPIRAR CORRER MIRAR, Virginia García del Pino, Espainia, 2018, 20’

Gorputzak espazio publikoan duen presentziaren inguruan eta zinemaren historiaren inguruan film desberdinen zatiekin eginiko ariketa-saiakera. Lasterka dabilen jendea, begira dagoen jendea, arnasa hartzen duen jendea. 

"ARNASA HARTZEA berezkoa dugun zerbait da, beharrezkoa bezain nahi-gabekoa den aditza, bizirik gaudela adierazten du eta, esan dezakegu, guztia dela. BEGIRATZEA ere berezkoa dugu, ez da arnasa hartzea bezain beharrezkoa eta konplexuagoa da, zeharka begiratu dezakegu- adi-adi begiratu dezakegu, eta ikusi gabe begiratu dezakegu begien aurrean daukaguna. Ikusten dugunak agintzen du gure bizitzan.  Begiratzeko argia baino ez dugu behar, pelikulak sortzeko ezinbesteko elementua. KORRIKA EGITEA beste biak distortsionatzen dituen ekintza boluntarioa da. Korrika egiten dugunean airea falta izaten dugu eta munduari begiratzeko modua distortsionatzen zaigu, plano finkoak travelllingak bilakatzen dira eta bihotzaren soinua belarrietan agertzen da. Korrika egitea zinea da. Hala da korrika egiten duenarentzat eta korrika egiten duenari begira daudenentzat ere bai. Nora doa hain azkar? Zer gertatzen zaio? Trena galtzear dago? Norbat dabilkio atzetik segika?”.

 

 

 

MURSEGO:

Maite Arroitajauregi da Mursego. Mursego xaguxarra da portugesez. Mursegok musika sortzen du cello batekin, loop station pedal batekin, txiflo batekin, platilo txinatarrekin, enbolo-txirula batekin, pandereta batekin, ukelele batekin, argidun teklatu batekin, autoharpa batekin, errimekin, txaloekin, inprobisatuz eta ahotsarekin.

Eibarren jaio zen 1977 urtean. Maite Arroitajauregi biolontxeloan lizentziatu zen Gasteizko Goi Kontserbatorioan. Ondoren, Anari, Lisabö eta Xabier Montoiarekin jardun zen eta 2009an sortu zuen Mursego, bakarkako proiektua eta lehen diskoa argitaratu zuen "Bat". Paristik Erromara arteko taulatan aurkeztu zuen lan hori.

Ordutik hona musika-lengoaia propio baten bila ibili da abangoardia, folklorea eta musika klasikoa uztartu nahian, kontaezinak diren emanaldian eskaini ditu eta bi disko egin ere bai "Bi" eta "Hiru" 2010 eta 2013koak. 

Dantza eta antzerki munduekin eginiko elkarlanetatik harago, ikus-entzunezkoen munduan ere ibilbide emankorra ari da egiten. Musika sortu du Isaki Lacuestaren El rito eta La Herencia film laburrentzat eta Aritz Morenoren Colera-rentzat. Invisible eta Emak Bakia pelikula luzeentzat, azken hori 2012ko Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zuten.

2015 urtean Asier Altunaren Amama filmaren soinu-banda konposatu zuen Javi Pezekin, Donostia Zinemaldiaren sail ofizialean aurkeztu zen eta Montpellier-eko zine jaialdian musika onenari ematen zaion saria jaso zuen. Filmentzako musikagintzan beste saikera bat egin ostean (Fernando Francoren Morir pelikularentzat eginiko lana Donostia Zinemaldian aurkeztu zen) eta Harkaitz Canoren Porto eta Ixiar Rozasen Plástica pieza-eszenikoak zuzenean aurkeztu ondoren, bere azken egitasmoa Arabako Oion herriarentzat bertako herritarrekin grabatutako disko kolektiboaren zuzendaritza artistikoa eta konposaketa izan da.

 

Más actividades de Fokua: Jatorrizko soinu banda:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.