Fokuak (FK) - Riddles of the Sphinx - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Riddles of the Sphinx

Programazio taldeak aurkeztuta

Riddles of the Sphinx, Laura Mulvey

19:00 Aurkezpena: Programazio taldea

20:00 Proiekzioa: Riddles of the Sphinx, Laura Mulvey, Peter Wollen, Erresuma Batua, 1977, 92, DCP JB EN, Azp ES

Laura Mulveyk 1975 urtean Visual Pleasure and Narrative Cinema liburu iraultzailea idatzi zuen zinearen teoria feminista eta askoren begirada betirako aldatuz. Psikoanalisiaren bidez Hollywoodeko pelikuletan emakumearen irudikapena aztertu zuen filmak gizonezkoentzat eginak zirela ikusaraziz.

Peter Wollenekin batera teoria zinematografikoa praktikara eraman zuen bigarren aldiz Riddles of the Sphinx (Esfingearen enigma) pelikularekin. Laura Mulveyk berak irekiko du pelikula ikusleari zuzenean hitz egiten eta filmaren elementu guztiak esplizitatuz. Louise da protagonista, banandu eta gero lana eta umearen zaintza  aurrera ateratzen saiatzen ari den ama gazte bat. Louisen bidaia 13 zatitan ikusiko dugu zati bakoitza espazio ezberdin bat erakusten duen 360 gradutako panoramika bat izanik. Louisen bidaia ikusiko dugu: etxekoandre eta ama bat bere buruaz jabetzen den emakume ahaldun bat bihurtuz.  

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.