Rocka puntua! Bertsoak eta 80ko hamarkadako fanzineak - Rocka Puntua! - Alberto Irazu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Rocka Puntua!

Bertsoak eta 80ko hamarkadako fanzineak

Rocka Puntua!

Bertsoak kontrakultura fanzinetan? Zortziko txikiak eta zortziko handiak punk eta hardcore mugimenduek bere egindako aldarrikapen, sinbolo eta estetikaren erdi-erdian? Ura eta olioa nahastu eta sutan jartzea dirudi horrek, poto handi samarra egitea… baina gertatu izan dira horrelakoak, bai.

Bati baino gehiagori sinestea kostako zaion arren, Andoaingo gaztetxe zaharrean 80ko hamarkada erdialdean kaleratutako “Pestea” eta “Karkaxa” fanzineetan bertsolaritzak bere lekua zuen, eta ez nolanahikoa gainera. Hain justu, fanzine horiek ikusgai izango dituzue Ubiken eta fanzine horien testuinguruaren berri zehatzagoa emango dizue Alberto Irazuk bidaia itxura izango duen hitzaldi batean.

Rocka eta bertsolaritzaren arteko harremanaren nondik norakoak kontatzen dituen hitzaldi-bidaia bat, horixe da Alberto Irazuk eskainiko duena: bidaia bat fanzineetatik binilozko diskoetara, usain bereziko liburu zaharretatik rock abestietara, ahaztutako bideoetatik bideo ospetsuetara… horiek denak eskutik eskura eta belarriz belarri. Rocka puntua!

Guests

Alberto Irazu

Kazetaria

Documentación

Videos

Rocka Puntua!

Rocka Puntua!

Argazkiak

Rocka Puntua!

Rocka Puntua!