Erakusketa: Rosa Barba. Drawn by the Pulse - Komisarioa: Cristina Cámara | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Rosa Barba. Drawn by the Pulse

Rosa Barba. Drawn by the Pulse

Cristina Cámarak komisariatutako erakusketa. 

Rosa Barba artistak (italiarra, Alemanian bizi da), bere obren bidez, inpugnatu eta berriro interpretatzen ditu egia eta fikzioa, mitoa eta errealitatea, metafora eta materiala, harik eta maila desorientagarri batera eramaten dituen arte, zeina azkenean praktika kontzeptual bihurtzen baita.

Hasi 80ko hamarkadaren amaieran eginiko bere lehen proposamenetatik eta azken lanetara arte, Barbak askotariko obrak ehundu ditu: eskulturak, instalazioak, filmak eta liburuak, besteak beste. Horiek denek bitarteko zinematografikoa –bereziki bere gailu mekanikoak eta zeluloidea– izan dute abiapuntu. Lan horiek, alde batetik, zalantzan jartzen dituzte eguneroko errealitateko kontuak, hala nola espazioa okupatzeko dugun modua, eta, beste alde batetik, etortzeko dagoenari buruzko eztabaida irekiak planteatzen dituzte. Denboraren eta hizkuntzaren ezohiko tratamendu baten bitartez, narrazio berriak eta pieza espazialak sortzen ditu, zeinetan denbora pilaketa gisa ulertzen den, ez progresio lineal baten modura; eta hizkuntzak baztertu egiten du batzuetan bere funtzio semiotikoa, eta abstrakziora jotzen du eta, ondorioz, hala irakurketa nola entzumena zaildu.

Bakarkako erakusketa honen muin-muniean Drawn by the Pulse film-eskultura dago (2018), Tabakalerak ekoitzia. Pieza horretatik hartu du erakusketak izenburua, eta pieza hori da astronomiari eta zinemari buruzko (Rosa Barbaren ikerketa-gaietako bat) beste lan sail berri bati hasiera eman diona. Harvardeko Behatoki Astronomikoan filmatu zen, eta pieza enigmatiko batean konbinatzen ditu deskubrimendu astronomikoak eta teknika zinematografikoak.

Erakusketan, halaber, 16 eta 35 mm-ko pieza eskultorikoak, bideoak eta filmak daude ikusgai, horien artean From Source to Poem (2016), Bordeleko CAPC Musée d’art Contemporain museoak eta Milango Pirelli Hangar Bicocca fundazioak ekoitzia Tabakaleraren parte-hartzearekin. Filmak historiaren eta ekoizpen kulturalaren kontserbazio-guneak erakusten ditu, baita horiek etorkizunean izango duten digitalizazioa ere, museoen biltegiei eta artxiboari buruzko hausnarketari eskaini zien lan-ildoaren barruan.

Egunero (12:00 eta 18:30) erakusketaren aurkezpen laburrak eskaintzen dira. Ez da aurrez izena eman beharrik.

 
 
ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:
 

logo issuu Issuun irakurri: Orriak 10 - Drawn by the Pulse - Rosa Barba

 

jaitsi ikonoa Pdf-a jaitsi: Orriak 10 - Drawn by the Pulse - Rosa Barba (pdf - 1.34mb)

Laguntzailea:

Guests

Rosa Barba

Rosa Barba

Artista

Cristina Cámara

Cristina Cámara

Arte historialaria eta komisarioa.

Galeria

También te puede interesar

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak