-Bertan behera- Runakuna: gizakiak baina ez soilik

Ausangate mendia (Peru)

Ausangate mendiaren ikuspegia (Peru)

Mintegia eta hitzaldia Marisol de la Cadenaren eskutik. 

«Behin, aduanako langile bat Erresuma Batuan zertan ari nintzen arakatzen ari zela, esan nion mendiak baina ez soilik hori ziren mendiez hitz egitera joana nintzela bertara. Harrituta, baina ulertu zuenaren itxura eginez, galdetu zuen: «mendi sakratuak?». Eta nik, modu misteriotsuan, erantzun nion: «hori ere bai, baina ez hori soilik». Irribarre egin zuen, pasaportea zigilatu zidan eta alde egin nuen, irribarrea ahoan. Esamolde ohikoa, baina ez oso sarri erabiltzen dena, ez soilik tresna etnografiko kontzeptual gisa erabiltzen ikasi nuen Mariano eta Nazario Turporekin izandako elkarrizketa batean. Beraiek temati azpimarratzen zuten niretzat soilik (adibidez, mendi bat) zena ez zela soilik hori. Niretzat soilik hori zenaren eta hori soilik ez zenaren artean akordio batera iristeko beharrezko zen, denbora hartzeaz gain, interfaze iraunkor baten baitan (elkarrekin partekatutako harreman bat) lan egitea, non mundua planifikatzeko Turpotarren praktikak eta nireak antzekoak ziren, baina aldi berean, ezberdinak».

Gonbidatuak

Marisol de la Cadena

Marisol de la Cadena

Antropologoa.

Interesa dakizuke