- From rushes to final environment - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

From rushes to final environment

Lucia Peralta Capelasteguiren masterclassa

 

Efektu bisualei, kamerei eta 3D inguruneen birsortzeari dagokionez Hollywoodeko blockbuster baterako inoiz egin den sekuentziarik konplexuenetako bat azaldu eta xeheki aztertzea. Method Studios enpresako 3D DMP saileko artist lead eta digital mattepainter den hizlariak bertan parte hartu zuen. Briefingarekin hasi eta aurreprodukzio, produkzio eta postprodukzioaren diseinuraino, alderdi artistikoak eta aurrekontua ahaztu gabe, eta ikusizko narratiba ona izateko VFXek duten garrantzia azpimarratuta.

 

 

Lucia Peralta Capelastegui (Madril1984) Lead digital mattepainter eta concept artist bat da, Australia, Ingalaterra eta Bulgarian egin du lan, besteak beste Method Studios, Double Negative eta MPC (Moving Picture Company) enpresetan. Nazioarteko hainbat blocbusteretan parte hartu du; horietatik, aipatzekoak dira Game of Thrones, Aquaman, The Jungle Book (efektu onenen 2017ko Oscarra jaso zuen), Jumanji: welcome to the Jungle, Passengers edo Life. Egun, Madrilen bizi da eta bertan lan egiten du, environments lead eta mattepaint gisa, Deluxe enpresarentzat.

 

 

Breakdown Game of Thrones “The Spoils of War” breakdown (Season 7, Episode 4)

 

‘Jumanji: Welcome to the Jungle’

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.