Sean Lynch | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Sean Lynch

Sean Lynch (b. Kerry, Irlanda, 1978) Irlandako Limerick konderriko Askeaton herrian bizi da, eta bertan egiten du lan. Frankfurteko Städelschulen egin zituen ikasketak. Irlandako ordezkaria izan zen Veneziako 2015eko Bienalean. Honako hauek dira artista honen azken banakako erakusketak: Ronchini Gallery, Londres (2015); Lismore Castle Arts (2015); Modern Art Oxford (2014); VISUAL, Carlow (2014); Dublin City Gallery the Hugh Lane (2013); The Model, Sligo (2012); Crawford Art Gallery, Cork (2011–12). Halaber, bere obrak erakusketa kolektibo hauetan ere ikusgai egon dira: CAPC, Musée d’Art Contemporain de Bordeaux (2015); Charles H. Scott Gallery, Vancouver (2013); IMMA | Irish Museum of Modern Art, Dublin (2011); Camden Arts Centre, Londres (2010); neugerriemschneider, Berlin (2010).