Fokuak (FK) - Segunda Vez - Dora García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Segunda Vez

Dora Garcíak aurkeztutako saioa

Segunda Vez

Segunda Vez, Dora García, Belgika-Norvegia, 2018, 94' DCP, JB ES

Dora Garcíak politika, psikoanalisia eta performance-a nahasten ditu Segunda Vez-en. Pelikula hau Oscar Masottari buruz da-50. hamarkadatik 70. hamarkadaraino abanguardia argentinarraren teoriko fundamentala- baina ez da berari buruzko biopic bat. Lacanen psikoanalisiari, politikari eta arteari (hapennings-ak eta arte desmaterializatua) buruzko ideiaek diktadura aurreko Buenos Aireseko panorama artistikoa aldatu zuten. Izenburuak, Segunda Vez, Julio Cortázarren istorio homonimoan dauka jatorria. Bertan desagertuek Argentinan eragindako psikosis eta ziurgabetasun klima kontatzen da.

Sgunda Vez-en Garcíak berez harremanik ez daukatela dirudien hainbat eszena montatzen ditu. Eszenak behaketa eta errepikapenagatik lotzen dira: horma batean dauden kartelak -hiri zaratatsu batean mamu mezu bat; itsaslabar batean elkartzen diren bi ikusle talde, bakoitzak dakienagatik bereizten dira; soka txuriekin lotutako pertsona bat basora eramango da eta bertan utziko da; helikoptero bat azalduko da harridura sortuz; behartsu eta agure talde bat podio batean elkartuko dira eta argi eta soinu bortitza ordu betez aguantatzeko ordainduko zaie beste talde batek begiratzen dien bitartean; deialdi misteriotsu baten ostean, ezezagun batzuen itsaron gela batean hitz egiten dute zer gertatuko den imajinatuz-beraien artean, bigarren aldiz itzultzeko deitua izan den gizon gazte bat.

Más actividades de Fokua: Dora García:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Dora García

Artista

También te puede interesar

Lantegiak
2019-01-11 > 2019-01-12 - 01/11 > 16:00 - 19:00 | 01/12 > 10:00 - 13:00

Dora García artistak lantegi bat emango du,...

Lekua:

+ Info