Begi erneak - Seigarren saioa: 70. hamarkada - Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanen zikloa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Seigarren saioa: 70. hamarkada

Love it Leave It

Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanen zikloaren azken saioa, Tom Palazzolo, Lawrence Janiak, Amy Greenfield, Bruce Posner, Francis Lee, Phil Solomon, Stan Brakhage, Paul Strand eta Charles Sheeler zuzendarien filmekin.

Bideoaren garapenak eta hirurogeita hamarreko urteetako jendarteratzeak, zine esperimentala bere izaeraz ikertzera bultzatu zuen. Aldi berean, protesten garaiko Estatu Batuetako egoera soziopolitiko berria azaleratu zen proposamen batzuetan, hala nola Love it / Leave it izenburukoan, patriotismoari eta kontsumoari buruzko saiakera. Euskarri zinematografikoari berari buruzko lana abstraktzio bizidunetan oinarriturik dagoen DL2 (Disintegration Line #2) filmaren muinean aurkitzen da; Transport, aldiz, giza koreografiaren ideiara itzultzen da. Sappho and Jerry-n aurkituriko metrajearen aldaketa estrategiara itzultzen da Bruce Posner, berak zinegile gisa gauzaturiko praktika Manhatta historikoaren zaharberritze lanarekin kontrastatzen duela. Jardunaldia esparru kronologikotik kanpoko hiru filmekin amaituko da, zine esperimentalaren iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa gisa: Cha'an, Francis Lee-rena, non filmeko tratamenduak egilearen beraren tintazko margolanen ur kualitatea areagotzen duen eta zine-poesiaren berragertze bat iradokitzen duen; Phil Solomon-en Seasons… filmak Stan Brackhage-ren zeluloide margotua eta urratua berreskuratu du,eta aipaturiko Manhatta.

Love it, leave it

Tom Palazzolo, AEB, , 1970 14', JBAES, DCP

DL2 (Disintegration Line #2)

Lawrence Janiak, AEB, , 1970 12', JBAES, DCP

Transport

Amy Greenfield, AEB, , 1970 5', JBAES, DCP

Sappho and Jerry, Pts. 1-3

Bruce Posner, AEB, , 1977-78 6', JBAES, DCP

Ch'an

Francis Lee, AEB, , 1983 6', JBAES, DCP

Seasons...

Phil Solomon, Stan Brakhage, AEB, , 2002 16', JBAES, DCP

Manhatta

Charles Sheere, Paul Strand, EUA, , 1920-21 12', VOSE, DCP

Bigarren bertsioa Wolfe eta Carluzzoren partiturarekin.

Más actividades de Begi erneak:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.