Sejo Carrascosa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Sejo Carrascosa

Sejo Carrascosa. Madrilen jaio zen, frankismoa azkenetan zela bizi izan zuen bere nerabezaroa. garai hartako erronkekin bat egin eta plazer fisikoari helduta, izaera antiautoritario eta sexu askapenarekin lotutako taldetan hartzen du parte. Borroka horiek hainbat komisaria eta sexu­ praktiken bidez transmititzen diren zenbait gaixotasun ezagutzeko bidea eman zioten. Biopolitikarekiko interesak militantziara bultzatu zuen (FLHOC, La Radical Gai, Gaytasuna...). Teknikari (heterodoxo) gisa lan egin zuen GIB eta STG­en prebentzioan HSH­an. Hainbat kultur eta gizarte proiektutan parte hartu du: Archivo Queer MNCARS, Nociones Comunes, CESIDA... Artikulu ugari argitaratu ditu zenbait egunkari eta aldizkaritan eta ondoko liburuak idazten ere lagundu du: Teoría queer: Políticas bolleras, maricas, trans, mestizas (Egales, 2006), El eje del mal es heterosexual (Traficantes de sueños, 2006) eta Por el culo. Políticas anales  (Egales, 2011) Javier Saézekin batera.