Selina Robertson | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Selina Robertson

Selina Robertson

Selina Robertson film-programatzaile eta idazle autonomoa da, eta 15 urtetik gorako esperientzia du film kulturalen erakustaldiak antolatzen British Film Instituten, BFI Flare: London LGBTQ+ Film Festivalen, UK Film Councilen eta, gaur egun, Independent Cinema Officen –Margarethe von Trottaren film-ziklo baten banaketa antolatzen ari da bertan–. 2007an, Club des Femmes izeneko kolektibo queer feminista bat sortu zuen beste batzuekin batera. Bertako komisariotza-proiekturik berrienak «Revolt, She Said: Women and Film post ’68» du izena, eta BFIren finantzaketarekin egindako film feministen tour nazional bat izan zen, 2018ko udan Erresuma Batuan zehar ibili zena, 30 zinema-aretotan. Sight & Sound eta Film Quarterly aldizkarietan idazten du, eta zinema feministaren, historiaren, memoriaren eta filmen erakustaldien intersekzioak aztertzen dituzten lantaldetan parte hartzen du maiz. Gaur egun, doktoretza-ikasketak egiten ari da Londreseko Unibertsitateko Birkbeck Collegen, Londreseko 1980ko hamarkadako kolektibo zinematografiko feministetako film-erakustaldien istorioak ikertzen.

  • Daisies

    Daisies

    Selina Robertsonek aurkeztuta 2018-11-30