0-6 Bizi - Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak

Lantaldea

situ-akzioak jolasa esperimentazioa paisaia laborategiak
Partekatu!

Proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen du. Sortutako espazioek txiki eta handien parte hartzea ahalbideratuko dute, txikienek beren ikerketaren bidea erabakitzeko espazioa bideratuz.

Jolas ireki proposamenak izango dira, denen artean pentsatutako eszenarioak eta elkarrekin eraiki, eraldatu, sinbolizatu eta esperimentatzeko aukera izango dugu bertan. Jolas libreko paisai-toki hauek Tabakalerako espazio eta momentu jakin batean gauzatuko dira, asteburuan.

 

Nola egingo dugu?

Txiki eta handien artean sortutako hiruzpalau situ-akzio aurrera eramango ditugu, urtaro bakoitzeko bat. Bi eguneko hurrengo topaketa martxoaren 29 eta 30ean (#5 Situ-akzioa) izango da. 

Hauek diseinatu eta sortzeko hainbat saiotan lan egingo dugu Hirikilabs-en martxoaren 13, 20 eta 27an (lantaldean parte hartzeko EMAN IZENA HEMEN). Ardatz nagusia eztabaidatu eta adostu ondoren, instalazioa nolako izango den irudikatu eta jolas-leku hauen aktibaziorako elementu eta estrukturen diseinuan lanean jarriko gara. Behin data helduta, instalazioa ireki eta jolas-libreko saioak aktibatu eta zainduko ditugu.

 

Zeinek har dezake parte?

Situakzio hauen sorkuntza prozesua haur, heldu eta pertsona interesatuei zuzendua dago. Sortutako esperientzia hauek elkarrekin gozatzeko helburua dute. Arreba, lagun, izeba edo aitonaz gain, bisitari eta kuriosoak ere esperientzian parte hartzeko ongi etorriak izango dira.

 

Izen-ematea bete behar da?

Lantaldearen saioetan parte hartzeko beharrezkoa da izen-ematea betetzea.

Jarduerak

  • Lantegiak
    2019-03-29 > 2019-03-30 - 45 minutuko saioak

    Haurren esperimentazio sentsorialerako jolas irekien proposamen bat dakarkigu. 3-6 urte bitarteko haurrentzat (helduek lagunduta).

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2018-11-23 > 2018-11-24 - 45 minutuko saioak

    Haurren esperimentazio sentsorialerako jolas irekien proposamen bat dakarkigu, puzgarri eta guzti!

    Lekua: - 2. solairuko hall-a

    + Info

  • Lantegiak
    2018-09-28 > 2018-09-29 - 45 minutuko saioak

    Haurren esperimentazio sentsorialerako jolas irekien proposamen bat dakarkigu, puzgarri eta guzti!

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-06-29 > 2018-06-30 - 17:00-19:00 (ostirala) / 11:00-13:00 (larunbata)

    Haurren zentzumenen esperimentaziorako lantegia, jolasen bidez, Cristina Enea parkean.

    Lekua: - Cristina Enea Parkea

    + Info

  • Lantegiak
    2018-03-09 > 2018-03-10 - 45' minututako saioak

    Proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen duen prozesuaren lehen emaitza.

    Lekua: - 1. solairuko hall-a

    + Info