- Soinu-sinbiosia, batera arnas hartzea eta kontra-arnas hartzea - Ainara LeGardon, Ignacio Córdoba | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Soinu-sinbiosia, batera arnas hartzea eta kontra-arnas hartzea

Ainara LeGardon eta Ignacio Córdobaren aurkezpena

Argazkia: Rafa Rodrigo

 

Ainara LeGardonek eta Ignacio Córdobak Tabakalerako egonaldian burutzen ari diren proiekturan aurkezpen publikoa egingo dute. 

Ainara LeGardon eta Ignacio Córdobak 2018an eman zioten hasiera lankidetza artistikoari, Kopenhagen. Mugimendua soinu-eragile moduan, espazialtasunaren esperientzia eta erresonantzien eta ondorioen ekoizpena (prozesuen interkonexioa) dira artistek ikertu nahi dituzten alderdiak, sormenezko tresna berriak sortzeko eta elkarrekin sortu duten hizkuntza garatzeko.

Testuinguru artistikoaren barruan, lankidetza-proiektu honek etorkizuna iraganaren arabera eraikitzeko dugun gaitasuna aztertzea du helburu, baita aldibereko prozesuen eragina, oihartzuna eta interkonexioa ere.

Guests

Ainara LeGardon

Artista eta musikaria

Documentación

Argazkiak

Soinu-sinbosia, batera arnas hartzea eta kontra-arnas hartzea. Aurkezpena

Soinu-sinbosia, batera arnas hartzea eta kontra-arnas hartzea. Aurkezpena

Videos

Soinu-sinbosia, batera arnas hartzea eta kontra-arnas hartzea. Aurkezpena

Soinu-sinbosia, batera arnas hartzea eta kontra-arnas hartzea. Aurkezpena