Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... - Solasaldia #4 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Solasaldia #4

Esther Ferrer, Laurence Rassel

Esther Ferrer

Erakusketaren irekieraren biharamunean, gosari-solasaldia eskainiko dute Esther Ferrer artistak eta Laurence Rasel, erakusketaren komisarioetako batek. Solasaldia estreinatu berri den erakusketa-aretoan izango da goizeko 10:00etatik aurrera. Bertan, Ferrer artista donostiarraren ibilbidearen inguruan solastuko dira. 

Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23… du izenburua erakusketak, Ferrerrek zenbaki lehenekin egin izan dituen lanei erreferentzia eginez, eta Mar Villaespesa eta Laurence Rassel izan dira komisarioak. Inaugurazio ekitaldian Esther Ferrer bera eta Laurence Rassel komisarioetako bat, bertan egongo dira. 

Erakusketa honekin Tabakalerak erakusketa areto berria zabalduko du eraikineko lehen solairuan, erakusketen ikusgarritasuna eta irisgarritasuna hobetuko dituen aretoa. 
Esther Ferrerri eskainitako erakusketa ariketa, ekintza eta pentsamenduen agertoki moduan planteatzen da. Prozesuak entseguak, zirriborroak eta maketak lantzen diren, baita soinuaren materialtasuna entzun eta sentitu ere. Azkenik, gorputzaren mugimendua ere bizitzen da, konbinatoria desberdinak jarraituz.

 

Documentación

Videos

Solasaldia #4

Solasaldia #4