SOLASALDIAK - Solasaldia #7 - Zbyněk Baladrán | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Solasaldia #7

One Step Forward, Two Steps Back.

“One Step Forward, Two Steps Back” hainbat film laburren eta hainbat ikerketa-produktu artistikoren aurkezpena da: horiek aldaketa sozialei eta bestelako aldaketei eskainitako hainbat lan-urteren emaitza moduan jaio ziren, Europako semiperiferia globaletik behatuta, zeinak, hainbat arrazoiengatik, erdialdeko Europa deitzen dion bere buruari. Oro har, denboran oinarritutako esperimentu mental moduan deskribatu daitezke, etengabe bizi ditugun dilemei buruzkoak. Nola joka dezake norbaitek modu zuzenean zentzu politikoan? Zer egin dezake pertsona batek bere idealak hainbat mailatan eta testuingurutan ez saltzeko? Nola ekidin nork bere burua saltzea?