L'Intrus - Solasaldia Eugenio Dittborn eta Rogelio López Cuenca artisten artean - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Solasaldia Eugenio Dittborn eta Rogelio López Cuenca artisten artean

bestea naiz el otro soy yo

Urriaren 17an, Tabakalerako Sortzaileen Gunean Eugenio Dittborn eta Rogelio López Cuenca artisten arteko hizketaldi bat izango dugu. Bi artista hauek Koldo Mitxelena Kulturgunean datorren urriaren 18an inauguratuko den erakusketan parte hartuko dute: Bestea Naiz. Migrazio politiko eta poetikoak erakusketa Alicia Chillidak komisariatu du, eta urriaren 18tik 2019ko urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai.    

Bi erakundeen artean elkarlanean ekimenak eskaintzeko asmoz, Tabakalerak Natasha Marie Llorens-ek komisariatu duen L'intrus erakusketa aurkeztuko du aurki; datorren urriaren 26an inauguratuko da. Proiektu honek arrotzaren ideiaren inguruan diharduten nazioarteko artistez osatutako talde erakusketa proposatzen du. Bestea Naiz. Migrazio politiko eta poetikoak erakusketak, aldiz, migrazioaren gaia jorratzen du, askotariko ikuspuntuak bilduz. 

Solasaldi hau bi erakundeen arteko elkarlan bat da. Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturguneak euren udazkeneko sasoia zabalduko duten bi erakusketek komunean dituzten lerroak ikusiz proposatutakoa. 

Hizkeltaldian, artistez gain, Alicia Chillidak, Ane Rodríguez Armendariz, Tabakalerako kultura zuzendariak, eta Ane Agirre Loinaz, Tabakalerako erakusketen arduradunak, parte hartuko dute. 

 

L'Intrus (r)en jarduera gehiago:

  • Lantegiak
    2018-10-31 > 2019-01-23 - 18:30

    Testu-inguruan Tabakaleran egiten diren erakusketekin batera diharduen ikasketa-talde bat da.

    Lekua: - Erakusketa aretoa 1

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Documentación

Argazkiak

Solasaldia Eugenio Dittborn eta Rogello López Cuenca artisten artean

Solasaldia Eugenio Dittborn eta Rogello López Cuenca artisten artean