Gymnopédies - Solasaldia + kontzertua: Pierre Berthet, Rie Nakajima, Xabier Barandiaran - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Solasaldia + kontzertua: Pierre Berthet, Rie Nakajima, Xabier Barandiaran

Natura zabalik dagoen liburu bat da, baina karaktere matematikoetan idatzita dago

Natura zabalik dagoen liburu bat da, baina karaktere matematikoetan idatzita dago

Egitaraua

19:00etan: Solasaldia. Xabier Barandiaran (zientzilaria), Pierre Berthet (musikaria) eta Rie Nakajima (eskultorea).

Solasaldian ondorengo gaiak jorratuko dira:

- Musika da giza bizitzaren abstrakzio nagusia. Bizitzaren lehenengo formalizazio gisa ere uler daiteke, nahiz eta ez den erabat matematikoa (hasiera batean).

- Musika hildako objektu bat berpizteko modua DA, eta dantzari eta entzuleen komunitate bat biziberritzekoa.

- Natura liburu gisa: zer esan nahi du? Zer geratzen da kanpoan?

- Hiru gorputzen arazoa naturaren analisi matematikoaren muga gisa.

- Artea eta artifiziala denaren zientziak.

- Simulazio digitalez harago: matematiken hezurmamitzea eta esperientzia naturalaren dimentsio interaktiboa.

- Galileo eta «landare hilak eta objektu biziak» obrek partekatzen dute denak direla hezurmamitzear dauden bizitzaren, erritmoen eta matematiken esperientziak.

Jarraitu solasaldia zuzenean streaming.tabakalera.eu. webgunean.
 

19:45ean: Tom Johnsonen Galileo, Pierre Bertheten eskutik.

Galileo bost pendulutan kulunkan dagoen konposizio/musika-tresna bat da: pendulu motelena 260 cm luze den kable batetik zintzilikatuta dago, lau metro inguruko altueran. Gainerako lau penduluak zehaztasun handiz neurtu behar dira, Galileo Galileik duela 500 urte aurkitu zuen formularen bidez, 1/2, 2/3, 3/4 eta 4/5 neurriko zikloak izan ditzaten eta luzeenaren zikloa osatzeko denbora egon dadin. Sekuentzia laburren konposizio bati esker, tempo konbinazio ezberdinak entzun ditzakegu. Pieza pixkanaka aldatu da, hiru pendulutik bostera, 10 minututik 40 minutu baino gehiagotara, askotariko egoeratan.

«Ziur nago Galileo Galileik penduluaren legea aurkitu zuen egunean pentsatu zuela naturaren liburua irakurtzen ari zela; era berean, nik, batzuetan, penduluak jotzen ditudanean, antzeko zerbait sentitzen dut. Ezin dut penduluen mugimendua kontrolatu; egin dezakedan gauza bakarra da erritmoari, penduluen erritmo naturalari, jarraitzen saiatzea. Penduluaren legea bizi garen planeta arautzen duten milaka legeetako bat baino ez da, oraindik aurkitu ez ditugun legeak kontuan hartu gabe. Naturaren lege hori erraz ikusi eta entzun daiteke; hala, Galileo performancea ikusten dutenek, musika entzuteaz gain, naturaren liburuaren zatitxo bat ere irakur dezakete».

Tom Johnson

 

 

 

Gonbidatuak

Pierre Berthet

Musikaria

Rie Nakajima

Artista

Xabier Barandiaran

Zientzilaria