Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Sorkuntza liburutegia - Ubik

Ubik, arte garaikidean espazializatua eta hiritar guztiei irekia dagoen Tabakalerako sorkuntza liburutegia da.

Sorkuntza liburutegia denez, elkar gurutzatzen diren hiru ardatzetan garatzen da Ubik: ikasi, sortu eta gozatu. Ezinbesteko eta oinarrizkoak diren edozein liburutegiko zerbitzuez gain, ikaskuntza eta sorkuntza gaitasuna zirikatzen ditu, gaian espezializatutako publikoari nola pentsamendu garaikidean, arteetan, teknologian, ikus­entzunezko eta soinuan, eta bideojokoetan interesa duen pertsona orori zuzenduta dago.

Ezagutza partekatua, elkarlana eta elkarrekin sortzeak Ubik osatzen dute. Proiektu moldakorra da, gizarteari eskua emanda bide egin nahi duena.

Ubik Tabakalerako sorkuntza liburutegia

Ikasi

Pantaila esperimentala

Pantaila esperimentala izen bereko bildumarekin harremana duen gunea da. Bertan, giro lasaian gozatu litezke zine esperimentalarekin lotutako edukiak, zinea modu hurbilagoan bizitzeko aukera emanaz.

 

Bildumak

Liburutegiko bilduma bereziak: fanzineak, autoedizioak, bideojokoak, esperimentala, gazte eta haurrak, Kioskoa, komikiak, jaialdiak. Gainera, Tabakalerako artxiboa, Makusi. Bertatik sarbidea izango duzu zentroaren jardueratik sortutako dokumentazioarekin osatu ditugun bildumatara.

Ikerketa laguntza

Ikerketarako laguntza ikasketa eta ikerketa sustatzen dituen zerbitzua da. Liburutegiak bere edukiak, aholkularitza eta laguntasuna eskaintzen ditu hala eskatzen duten ikerlarientzat.

Sortu

Erreserba sistema

Ubikeko bazkideei baliabideak (argazki kamerak, bideojokoak, MP3 gailuak) mailegatzeko aukera eskaintzen diegu. Era berean, liburutegian sormena lantzeko pentsatutako espazioak erreserbatzeko aukera ematen duen sistema da, platoa edo edizio postuak esaterako.

Txokoak

Ubiken autoedizio txokoa ere badago, bertan fanzinearen munduan eta paperean egiten dituen autoedizio lanetan murgiltzeko parada izango da. Teknologiari eskainitako txokoa ere badago, hiritarrek besteren artean 3D inprimagailua erabiliz esperimentatu dezaten.

Lantegia

Tailerrean, askotariko jarduera programa egingo dugu, liburutegiaren gai nagusiak jorratu eta osatzeko jomuga izango dute ekintza horiek: pentsamendu garaikidea, bideojokoak, autoedizioa, ikus-entzunezkoak, soinua eta teknologia.

Gozatu

Egongela

Ubiken badago eserita, erdi-etzanda, luze zabal jarrita edo bakoitzak nahi duen moduan egoteko lekua, sofan jarri eta irakurriz edo hiriaren ikuspegiaz gozatuz. Soseguz eta isiltasunean. Espazio hau Ubiken dago eta Egongela du izena. Gozatzeko beste modu bat Kioskoan aldizkari bat hautatu, aurrera eta atzera erabili eta irakurtzea da. 

Bideojokoen txokoa

Jolastu nahi duten 0 eta 100 urte bitarteko pertsona guztiek ezagutu beharrekoa da Bideojokoaren Txokoa, mundu hori ezagutu edo bertan murgiltzeko bidea ematen duen gunea, ikasiz, programatuz, bideojokoak sortuz edo jokatuz bakarrik.

Ubik-baita proiektua

Ubik-baita zeharkako proiektu bat da, eta Ubik liburutegi inklusiboa bihurtzea —herritar guztien(tzat) liburutegia izatea— ahalbidetzen duten eguneroko aspektu eta programa zehatz guztiak hartzen ditu barne.