Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Proiektuak

Sorkuntza Liburutegiaren lan lerroak jorratzen eta garatzen dituzten hainbat proiektu ditugu eskuartean. Guztiek Ubiken lan ildoak edo tematikak jorratzen dituztenak dira, bideo-jokoak, autoedizioa edota soinua esaterako. Beste batzuk aldiz liburutegiaren filosofia edo nortasuna lantzen dituztenak dira.

  • Biblioteca inclusiva - Ubik-baita

    Ubik-baita

    2016 > 2018
    'Ubik-baita' zeharkako proiektu bat da, eta Ubik liburutegi inklusiboa bihurtzea —herritar guztien(tzat) liburutegia izatea— ahalbidetzen duten eguneroko aspektu eta programa zehatz guztiak hartzen ditu barne.

    + Info

  • Atlas autoedizioa fanzineak

    Atlas

    2015 > 2018
    Autoedizioa da proiektu honen oinarria. Autoedizioaren inguruan hausnartu, ezagutza areagotu eta partekatzea helburu du Atlasek. Euskal Herrian autoedizio lanak egiten dituzten sortzaileen mapeoa osatzen duen plataformaz gain, hilero azken asteazkenean hiritar ororentzat antolatzen diren topaketa irekiak biltzen ditu ekimen honek.

    + Info

  • Load - Euskal Bideojokoaren Historia

    LOAD"": Euskal Bideojokoaren Historia (1985-2009)

    2014 > 2016
    Bideo-jokoen Euskadiko historiako hainbat mugarritatik abiatuta, proiektu honetan, bideo-jokoen garapenari buruzko giltzak emango dituzten profesionalek osatutako argitalpen bat atontzen ari gara.

    + Info

  • minimap euskal bideojokoak

    Minimap

    2011 > 2016
    Euskal Herrian sortutako bideo-jokoen mapa da Minimap. Mota guztietako bideo-jokoak biltzen dira bertan, ezagunak, komertzialak, independenteak, artistikoak eta abar. Bideo-jokoen informazioa kontsultatzeko aukeraz gain, sortzaileak aukera eman duen kasuan, Minimap-en jolasteko aukera ere badago.

    + Info