Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ubik-baita

Compártelo:
  • Urtea: 2016 > 2018

Ubik arte eta pentsamendu garaikidean espezializatutako liburutegia da eta Tabakalera kultur proiektuaren baitan gauzatzen da. Bokazioz publikoa da terminoaren zentzurik zabalenean; hau da, Ubik pertsona guztientzako liburutegia da.

Nahiz eta Tabakalerako sorkuntza liburutegia 2016ko martxoan ireki zen, inklusioaren aldeko bide bat jorratua zuen ordurako, non ekintzak eta azpiproiektuak landuz, egunerokotasunean liburutegia bere egiteko zailtasunak dituzten ahalik eta pertsona eta kolektibo gehien gerturatzeko nahiarekin.

Ubik-baita zeharkako proiektu bat da, eta Ubik liburutegi inklusiboa bihurtzea —herritar guztien(tzat) liburutegia izatea— ahalbidetzen duten eguneroko aspektu eta programa zehatz guztiak hartzen ditu barne.

2016 eta 2017an, Ubikek hiru ekimen jarri zituen martxan, hainbat erakunderekin elkarlanean:

  • Fundación Zorroaga: egoitzatik atera ezin diren adineko pertsonei liburutegia hurbiltzea.

  • Aita Menni: kalte zerebraleko zerbitzuan dauden pazienteen gaitasunak hobetzeko egiten diren jardueretan liburutegia integratzea.

  • Cáritas Gipuzkoa: etxerik gabeko pertsonei liburutegia eskaintzea, ezagutu eta espazioa eurentzako espazio ere badela barneratu dezaten. Partaideek blog bat sortzea erabaki zuten, nubedeideas.eu, non kalean bizitzea zer den kontatzen duten lehen pertsonan.

2018an eta inklusibitatearen bidean ere, Ubik honako proiektuak jorratzen dabil:

Oharra: proiektu hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri eta kontatuko dizkizugu ubik@tabakalera.eu