Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zerbitzuak

Egongela Liburutegia

Sorkuntza liburutegiaren eduki berezituez gain, Ubiken ezaugarri nabarmena hiritarren eskura eskaintzen dituen zerbitzuak dira, ikasi, sortu eta goza dezaten. 

Ubik edukiak sortu daitezkeen liburutegia da, eta horretarako bideratzen dira bai edukiak, nola tresneriak, eta bereziki bertako langileen profilak. 

Hartara, liburuak, bideoak eta bideojokoak maileguan hartzeaz ezezik, hainbat gailu bertan erabil ditzakezu eta kasuan kasu, etxera eraman ere, bideokamara eta soinu-grabagailuak, besteak beste. Are gehiago, ikus-entzunezko platoa eta zinema esperimentala ikusteko aretoa, bitartekarien laguntza... den-dena zure esku dago. 

Zerbitzu batzuk apal eta zerbitzarietan (edo sarean) dauden edukiak aurkitzera edo ezagutaraztera bideratuta daude. Beste batzuk ikasketa eta gogoeta bultzatzera. Badaude sorkuntza sustatzen dutenak edo, besterik gabe, tarte on bat igarotzeko helburua dutenak. Guztiak dute beraien erabiltzailea, guztiok gara hauen erabiltzaile.