Biblioteca de creación - Rincón del videojuego | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Biblioteca de creación: Rincón del Videojuego desc

Bideojokoen txokoa

Biblioteca de Creación: Rincón del videojuego desc

Bideojokoen Txokoa

Bideojokoekin ere asko ikasi, sortu eta goza daiteke. Horregatik bideojokoen txokoan, garai bateko naiz gaur egungo bideojokoak daude eta liburutegian bertan jolasteko aukera ere ematen da. Makina ezberdinak (PC, Play Station, Xbox….) oinarri dituzten jolasak dira eta, Ubiken jolasteaz gain etxera ere maileguan eramatea badago.

Bideojokoen alderdi teknikoagoak (programazioa, bideojoko bat nola sortu eta abar) ere lantzen da liburutegian eta hiritarren sorkuntza bultzatze aldera bideojokoen inguruko lantegi ezberdinak ere antolatzen dira hiritar guztiei zuzenduak. Bestalde, bideojokoen ikuspegi ezberdinak ardatz dituzten ikerketa eta hausnarketa lanak ere jasotzen dira, bideojokoen eragina gaztetxoengan, bideojokoen industria, eta abar.

Ubiken bidejokoetan jolasteko hiru postu dauzkagu eta bertan topatuko dituzu Xbox360 bat,  bi Play Station 3 eta bi Wii. Horretaz gain bi ordenagailu ere eskaintzen dira, PC jolasetan ibilitzeko bata eta bestea bideojoko programazioan aritzeko.  

Ez hori bakarrik, laster izango ditugu gurean ere: WiiU bat, PlayStation4 bat, PSVita bat, PSP bat eta N3DS bat ere. Mailegu epea 3 egunetakoa da.

Tabakalera txartela duten bazkideek, Wii, PS3, PS Vita, Nintendo3DS eta Xbox-a etxera eramateko aukera dute. Mailegu epea 3 egunetakoa da.

Bideojoko bilduma ezagutu nahi izanez gero, jarrai ezazu esteka hau: Bideojoko bilduma.