Reservas - Biblioteca de creación | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Biblioteca de creación: Reservas Tit

Erreserbak

Biblioteca de Creación: Reservas desc

edukien erreserba liburutegia

Tabakalerako sorkuntza liburutegian ohikoak diren dokumentu edo edukien erreserbatik haratago, baliabideak, espazioak eta laguntza erreserbatzeko aukera ere ematen da. Doakoa da erreserba zerbitzua baina ezinbestekoa da Tabakaleraren webguneko erabiltzaile kontua izatea: Eman Izena/Login.

 

Edukien erreserba

Liburutegian dauden liburu, aldizkari, bideojoko, film, cd edo beste edozein eduki mota maileguan hartzeaz gain, erreserbatzeko aukera ere badago. Liburutegira etorri bitartean, etxetik erreserba dezakezu katalogoan ikusi duzun intereseko eduki hori, honela Ubikera heltzean jasotzeko prest izando duzu. Erreserba bi egunez gordeko da baina behin denbora hau igarota berriz ere beste hiritarren eskura ere jarriko da.

Edukiak erreserbatu

 

Espazio eta baliabideen erreserba

Ikasi, sortu eta gozatu Ubiken ezaugarri izanik, hiru aditz horiek betetzea bermatzen duten baliabideak ematea ezinbestekoa da.

Hori dela eta, liburutegian bertan erabiltzeko hainbat baliabide jartzen ditugu bazkideen eskura. Erreserba sistemari esker, bazkideek era errazean ikus ditzakete momentuan erabilgarri dauden baliabideak, edota baliabide bakoitza libre dagoen egun eta ordua eta abar.

Baliabideez gain, liburutegiko hainbat espazio ere erreserbatzeko aukera ere ematen da, erreserba sistema honen bitartez. 

Oharra: laster online bidezko erreserba sistema izango dugu martxan.

 

Laguntza erreserba

Hiritarren autonomia indartze aldera, liburutegiko langile baten laguntza erreserbatzeko aukera ematen da, hogei minutuz, erabili nahi den gailu, programa edo software horren inguruko oinarrizko pausoak erakutsiko dizkio bitartekariak. Ez dira ikastaroak edota lantegiak, baizik eta Ubikeko gailu eta espazioen erabilpenera lehen hurbilpena.

 

 

Biblioteca de creación: Reservas - Bola 1

Edukien mailegua

Ubikek, liburutegian dauden eduki, gailu edo jostailuak bere espazio fisikotik kanpora ateratzeko aukera eskaintzen du.

Biblioteca de Creación: Reservas bola 2 - Hazte socio

Tabakalera Txartela

Tabakalera Txartela eskuratzea erraza, azkarra eta doakoa da. Are gehiago, Ubikeko zerbitzu guztiez gozatzeko aukera eman dizun giltza da: eduki eta gailuen mailegua, eta espazio eta zenbait zerbitzuren erabilpena.