JoLabs - Sormenezko elektronika: elektrizitatea jolasa da - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Sormenezko elektronika: elektrizitatea jolasa da

Elektronika_jolasa_da

Apirilean hasierako JoLabs saioetan ikusitako gaiak berrikusiko ditugu. Elektrizitatea eta elektronika zer den eta nola funtzionatzen duen ikasiko dugu, eta sormena erabiliz proiektu errazak osatuko ditugu.

Apirilaren 9 eta 16 egingo ditugun bi saio hauetan zirkuitu elektrikoak nola sortu ikasiko dugu, nola piztu argi bat eta nola egin interruptore bat. Hau ikasi ondoren zirkuitu elektrikoa duen mahai joku bat eraikiko dugu.

JoLabs(r)en jarduera gehiago:

  • Lantegiak
    2019-01-25 > 2019-04-12 - 17:30-19:30

    Zientzia bizi eta esperimentatzeko gazteei zuzendutako lantaldea da Zientzia ez da fikzioa. Biologia, kimika edo fisika proiektuak landuko ditugu bertan eta eguneroko errealitatearekin lotura duten esperimentuak egingo ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.